Mendillorri BHI ikastetxeko (Iruñea, Nafarroa) DBH 3. mailako 16 ikasle gara eta gure enpresaren izena NAFAR TXOKO S.Coop da.
Gure proiektuaren helburu nagusia, arduraz baina ongi pasaz, enpresa baten funtzionamendua nolakoa den ikastea da. Gainera, beste kooperatiba batzuekin harremana izanen dugunez, gure adineko jendea ezagutzeko aukera emanen digu.
Gure katalogoa, Nafarroako produktuez osatua dago, eta ondorioz, gure herriko produktuak ezagutaraztea ere dugu helburu. Lortutako irabazien %20a, ALADINA fundazioari emanen diogu, minbizia duten haurrak laguntzea garrantzitsua iruditzen zaigulako.
Gure produktuak zuen gustukoak izango direlakoan gaude, horregatik NAFAR TXOKO kooperatibaren katalogoa zabala ikustera eta probatzera animatzen zaituztegu.
Gure produktuen kalitatea eta prezioa ezin hobeak dira. Gainera konpromisoak beteko ditugula zin egiten dizuegu!!!
Eskariak egiteko,
nafartxoko@gmail.com posta elektronikoa
848 43 05 00 telefonoa
Mila esker,
NAFAR TXOKO S.Coop
Centro: IES MENDILLORRI
Direccion: Concejo de Ustarroz 2, Pamplona, 31016, Navarra, España
Correo Electrónico: nafartxoko@gmail.com
Alumnos/as: 16
© Ciudad Tecnológica del Valle del Nalón, 2009